EUSKARA EGUNA
11/12/2017 - General
Abenduaren 3an, Nazioarteko Euskara Eguna izan zen. San Viator ikastetxean abenduaren 1ean, ostiralean, ospatu genuen. Zenbait ekintza egin genituen: txapelketa kulturala, euskal karaokea, ginkana, ateen apainketa, zuhaitz bat apaintzea ikastetxeko argazkiekin…
Eguraldia nahiko kaxkarra izan zenez, abenduaren 5ean, asteartean, euskal dantzak eta herri kirolak egin genituen.
San Viatorreko DBHko 3. eta 4.mailako ikasleek, abenduaren 4an, aukera izan dute Zallan egindako musika topaketetan parte hartzeko. María Rivero (Sirokataldeko abeslaria) eta Pello Reparaz (Vendettako abeslaria) egon dira, abeslariek musikarien eskutik kantuen sorkuntza nola egiten den, nondik abiatzen duten sortze prozesu hori, zein nolako esperientzia eta hastapenak izan dituzten musika munduan kontatu dizkiete gure ikasleei eta beste ikastetxekoei.
Musika topaketak Zalla Zine Antzokian izan dira, aretoan bertan bi gune ezberdin egon dira. Batean musikariei buruzko aurkezpen multimedia emanaldia ikusi dute, moderatzaile bat ere egon da, honek musikarien aurkezpena eta hastapenei buruzko elkarrizketa bideratu du. Ikasleek zenbait galdera egin dizkiete eta horien truke haien disko berria eta kamisetak oparitu dizkiete.
Emanaldia amaitzean ikasleek argazki bat egin dute musikariekin. Esperientzia polita iruditu zaie, haiek ere parte hartu baitute.

Educamos