IRAKURMEN SAIO BAT

08/11/2017 - General

Lehen Hezkuntzako maila guztietan astean irakurmen saio bat egiten ari da aurten. Gela guztietan, asteartero, 30 minututako irakurraldia egiten dute norberak ekarritako liburua irakurtzen. Irakurketa hau era librean egin dezakete, lurrean eserita, lurrean edo mahai gainean etzanda, mahai gainean jesarrita… hau da, bakoitza gustura dagoen eran. Gainera etxetik ekarritako eskuoihalak, kuxinak edo tapakiak erabili ahal dituzte.